Ulermenerako hezkuntza

Teaching For Understanding / Ulermenerako hezkuntza

EpC markoaren helbururik gorena, ikasleek ulermena lortzea da. Teoriaren eta praktikaren arteko arrakala itxiz. Marko honetan oinarritzen ditugun proiektuetan ikasleek ez dute informazioa buruz ikasten, informazioa azaltzen, argudiatzen, arazoak ebazten, eztabaidatzen, erabakiak hartzen eta azalpenak ematen ikasten dute.

Visible Thinking/ Pentsamendu Ikusgarria

Project Zero, Harvard Unibertsitateko ikertzaile eta ikerketetan oinarritzen ditugu gure praktikak.

Pentsamendua, orokorrean, bakoitzaren buruaren barruan gertatzen da, non bai gainontzeko guztientzat bai norbanakoarentzat ikusezina den. Pentsalari eraginkorrek haien pentsamendua ikusgarri egiten dute: ahoz, idatziz, marraztuz,…

Era honetan lan eginez, hau da, pentsamenduzko errutinak garatzen, ikasleei laguntzen diegu haien pentsamenduak ikusgarri bihurtzen eta haien garapen intelektuala garatzen.

Horrela lan eginez, lortzen dugu:

  • Edukien ulermen sakona.
  • Motibazioa piztea ikasterako orduan.
  • Ikasleen trebetasunak eta pentsamendua garatzea.
  • Pentsamenduaren aurreko jarrera: ikasle kritiko, pentsalari onak, ikusnahiak, kreatibo eta irudimentsuak.
  • Ikastetxean pentsamenduzko kultura zabaltzea.