Proiektuen araberako ikaskuntza

Nola lantzen ditugu proiektuak?

 

  • Eduki esanguratsuak garatuz

Heziberrin oinarrituta eta ikasleen interesak kontuan izanda, irakasleok, edukiak, helburuak eta konpetentziak aukeratzen ditugu.

  •  Ikasteko jakin-mina piztuz

Ezagupen berriak eskuratzeko pentsamendu errutinak, irudiak, bideoen… bidezko motibazioa bilatzen dugu.

  • Ikertuz

Proiektuan lanean aurrera doazela, ikasleek galderak planteatzen dituzte, zalantzak sortzen zaizkie, arazo-egoerekiko erantzunak bilatzen dituzte eta, elkarrekin ondorioetara iristen dira. Hitz batez, zalantzen sorrera, kritika eta elkarlana sustatzean datza.

  • Arazo-egoera

Hasierako galdera batetik abiatuta, ikasleen interesa, ikertzeko grina eta ikusmira pizten zaie. Galdera hau proiektuaren hari gidaria da, ikasgelako horman ikusgai egongo dena beti.

  • Feedback-a

Ikasleek ikasitakoari buruzko prozesuaren jabe izateko eta sakondu beharrekoa berrikusteko “semaforo” eta “ feedback-aren eskailera” teknikak erabiltzen ditugu.

  • Eta bukatzeko zer?

Proiekuaren amaieran eta sintesi gisa, ikasleek, landutako edukiak erakusten dituzte: maketak, hormirudiak, bideoak, bestelako aurkezpenak,…

.