Kirik Proiektua

ATELIERRAK

 

Atelierra haurren gogoa eta jakinmina sustatzen duen gunea da, esperimentazio, ikerkuntza, manipulazioa baita ikasketa kooperatiboaren bitartez; errespetua, autonomia eta konfiantza direla medio. Gune honetan, haurrak eta kreatibitatea protagonistak dira kurrikuluma osatzen, baita haurren adimen intelektualak sustatzen ere.

 

  • Bizitza praktikoa: Eguneroko ohiturak ( kordelak lotu, botoiak, arropa zintzilikatu,…).
  • Kreatibitatea: Imaginazioa eta kreatibitatea sustatu.
  • Legopolis : Arrazonamendu logikoa eta motrizitate fina baita gizena ere.

PROIEKTUAK

Ardatz nagusi bat hartuta, tailer desberdinen bidez, hainbat kontzeptu eta bizitzarako behar diren estrategiak lantzen dira. Hau aurrera eramateko, haur hezkuntzako gelak esperientzia guneetan antolatu ditugu.

ESPERIENTZIA GUNEAK

Esperientzia guneak ikasgelan dauden eremuak dira, non haurrek euren garapen integrala sustatzen duten material desberdinen bidez. Bertan, jarduera desberdinetan parte hartzen dute modu arduratsu batean, aske zein zuzenduta ere. Helburu batzuk:

  • Erabakitzeko gaitasuna eta autonomia sustatu.
  • Indibidualizazioa errespetatu.
  • Elkarlanean arazoak aurrera ateratzeko gaitasuna lantzea.
  • Haurrei euren kreatibitatea garatzeko bidea eskaintzea.
  • Norberaren edota besteen emozioak identifikatzeko eta kontrolatzeko gaitasuna garatzea.

 

 

 

Bolo – Bolo (matematika)

 

 

 

Plisti plasta (plastika)

 

 

 

 

Nor naiz ni? (kreatibitatea lantzen)

 

 

 

 

Bazen behin (irakurketa gunea)

 

 

 

 

Hitz magikoak (sentimenduak lantzen)

 

 

 

 

Ostadarra (sentimenduen gunea)