Ikasketa kooperatiboa

SARRERA

Ikasketa kooperatiboa metodo tradizionalak bultzatzen duen ikasketa lehiakor eta indibidualistaren kontrako kontzeptua da. Hain justu, taldean lan egitea, kideen arteko solidaritatea eta ikasleak bere ikasketa prozesuan parte hartze autonomoa izatea garatu nahi duen mekanismo kolaboratzailea da.

 

Metodo honek oinarritzat du ikasleen arteko interakzioa. Ikasleak 3-5 pertsonakoak izan ohi diren taldetan antolatzen dira eta elkarrekin lan egiten dute izaera anitzeko gaien inguruan ikasteko. Ikasketa metodo honetan hezitzailearen laguntza garrantzitsua da, prozesua zuzentzen eta gainbegiratzen baitu.

 

kooperatiboa amurrio virgen niña kristau eskola
kooperatiboa virgen niña amurrio ikastetxea

HELBURUA

Programa hau proposamen zehatza da gelan praktikan jartzeko. Ikasleen arteko laguntza eta parte hartzea errezten duen estrategia garatu nahi dugu eta talde txikian erabilpen didaktikoan datza.

Arloetako edukiak ikasteaz gain, komunikaziorako baliabideak eta talde harremanteanematen diren balioak ere lantzen dira.

ZUTABEAK

  • Irakaskuntza personalizatzea hainbat estrategien bidez.
    Ikasleen autonomía garatzea.
    Ikasketaren egitura kooperatiboa izatea.