Digitalizazioa

IKTak ikasgelan

 

Gure gizartean eta batez ere, hezkuntza eremuan IKT-en   agerpenak garrantzi handia  hartu du eta azken urte hauetan zehar garatu da oinarrizko lan-tresna eta baliabide izatera pasatuz, bai irakasleentzat bai ikasleentzat.

Proiektu honek konpetentzia digitala eta teknologikoa garatzea bermatzen du:

IKT-en ezarpenaren helburuak:

  • Ikasleei gaitasun berriak garatzen laguntzea eta bere sormena estimulatzea.
  • Garatutako edukiei buruzko jakin-mina areagotzea eta ikerketarako grina sustatzea ikasleen berdintasunean, euren gaitasun eta interesetan oinarrituta etorkizuna aukera dezaten .
  • Arreta eta motibazio maila areagotzea, hezkuntza prozesuarekiko eraginkortasunari lagunduz eta ikaste erritmoa errespetatuz.
  • Ikasleen autonomia eta erantzukizuna sustatzea.
  • IKTak etxeko lanetan  erabiltzea, ikasteko eta hezteko metodologia berriak tresna bezala baliatuz.
  • Ikasleen aniztasuna eta ikasketa kooperatiboa erraztea.

 

IKT-en abantailak

  • MOTIBAZIOA. Ikaslea modu erakargarri eta errez batean hurbilduko da irakasgaira
  • INTERESA. Animazio baliabide, bideo eta ekintza interaktiboek, ikaslearen interesa eta
  • ulermena areagotzen dituzte.
  • ELKAREGILETASUNA. Ikasleek beste ikaslekin esperientziak trukatu ahal dituzte.
  • ELKARLANA. IKT-ek elkarlana ahalbideratzen dute. Elkarrekin lan egitea, ikastea eta irakastea errazagoa da.
  • EKIMENA ETA SORMENA. Ikasleen autoikaskuntza garatzen du.
  • KOMUNIKAZIOA. Ikasle eta irakasleen arteko harremana sustatzen da era zabala eta zuzena, posta elektronko, “chats”, foru, etabarren bidez. Horrela, ideiak trukatu edota zalantzak argitu ahal dira.
  • AUTONOMIA. Informazioa bilatzeko, ikaslea autonomoagoa izan daiteke, baina aldez aurretik, baliabideak eta tresnak irakatsi behar zaizkio.
  • IKUS-ENTZUNEZKO ALFABETATZE DIGITALA. Beharrezkoak diren edukiak transmititzen dira IKT-ak behar bezala ezagutu eta erabil ditzaten, heziketa prozesuan eta baita bizitza errealean ere.