HH2 Urria

HH2 Urria

GURE MASKOTA: BIHURRI!

Dragoiak atzo jaio ziren atzo eta gaur eskolara iritsi garenean beste mezu bat opari batekin aurkitu dugu.

Dragoi ama eskolara bueltatu da eta mezu hau utzi digu: “Neska-mutil maiteok: eskerrik asko nire txikitxoa zaintzeagatik. Hain ondo zaindu duzuenez, oparitxo bat utzi dizuet. Ilargitik zainduku zaituztegu”.

Oparia dragoi baten txontxongiloa izan da eta Bihurri deituko diogu.

Ume bakoitzak asteburu batean eramango du etxera berarkin jolasteko, ikasteko, ondo pasatzeko, eta abar. Ekartzen dutenean gobidantzen dugu familia hori gurekin jarduera batean parte hartzeko.

Hemen ikusi ahal duzue nolakoa den gure dragoia eta ume batek eta bere familiak egindako poltsa Bihurrirekin ateratako argazkiak sartzeko.

ERLAXAZIOA BEHARREZKOA DA

Argi dago gure eskolan erlaxazioa egin behar dugula haurrekin.

Erlaxazioak umeen heziketa integrala sustatzen duelako eta haien garapen fisiko, mental eta emozionalari  laguntzen dio. Hala ere, entzumen gaitasuna eta arreta areagotzen du, gainera, ohitura osasungarriak ikasten ditugu etorkizunerako.

Animatzen zaituztegu egunero teknikaren bat erabiltzera.

MEDIKU BATEN BISITA!

Aurreko asteburuan bikiei tokatu zitzaien Bihurri etxera eramatera.

  • Beitu zelako argazki-album polita egin duten.

Maskota tokatzen zitzaien aprobetxatuz bere ama etorri da eskolara. Ama medikua da eta mediku batek behar dituen gauzak ekarri ditu eskolara guri erakusteko.

4 eta 5 urteko gelakook egon gara gure gelan berari entzuten, parte hartzen eta guztiok batera gozatzen.

Medikuei eta medikuntzari buruz hainbat gauza ikasi dugu berarekin.

Mila esker zure bisitagatik eta ekarri dizkiguzun gauzengatik.

DRAGOI BATEN ETA GURE GORPUTZEKO ATALAK!

Gaur dragoien gorputz atalak zeintzuk diren ikasi dugu eskolan. Beitu zelako mural polita margotu dugun temperekin guztion artean.

Gainera aprobetxatu dugu gure gorputz atalak birpazatzeko abesti batzuen bidez!

JAKIN-NAHIA

Umeetan jakin-nahia berezkoa da eta zaindu behar dugu, ume batek berak ikasteko gaitasuna garatzeko. Horregatik, egunero sustatu behar dugu.

Argazki honetan, ume batzuk DBHkoei begiratzen ari dira Hezkuntza Fisikoa egiten duten bitartean.

DRAGOI TXINATARRAREN TAILERRA

Gure lehenengo tailerra egin dugu! Dragoiei buruz hainbat gauza ikasi dugun bitartean aprobetxatu dugu gure Dragoi Txinatarra egiteko, bi astetan zehar.

Gustora ibili gara aste hauetan, beraz prest gaude hurrengo tailerra egiteko eta dragoiei buruzko gauza gehiago ikasteko!

JULEN ETA DUGUL

Zelako zortea izan dugun gaur! Julenen gurasoak etorri dira eskolara eta kontatu digute ipuin pertsonalizatu bat. Ipuin horrek kontatzen zituen Julen eta Duguli (bere dragoiari) gertatutako abenturak.

Ondoren bizkotxo gozo-gozoa jan dugu.

Mila esker zure bisitagatik!

No Comments

Post a Reply