HH2 Iraila

HH2 Iraila

DRAGOI BAT ETORRI DA ESKOLARA!

Gaur goizean, eskolara iritsi garenean, eskaileretan aztarna batzuk ikusi ditugu….

Norenak izango ote dira?- Galdetu zioten umeek bere buruari.

Batzuek hipotesi batzuk esan dituzte:

  • Dragoi batenak dira…
  • Dragoi bat etorri da eskolara andereño?
  • Baina, dragoiak existitzen al dira?
  • Ez dira dragoienak, dinosaurio batenak dira.

Klasera sartu garenean konturatu gara aztarnak heltzen zirela “Nor naiz ni?” gunera arte. Hortxe, kutxa batean, aurkitu dugu ipuintxo bat (“Aitonaren Oparia”) eta mezu bat biribilkatuta. Umeak, berriro, hipotesiak esaten hasi dira.

  • Agian utzi digu dragoia.
  • Marrazki bat da.
  • Ipuina guretzat da?

Ipuina irakurri ondoren mezua ireki dugu: “Neska-mutil maiteok: dragoi ama naiz eta oso triste nago arrautzetako bat galdu egin baitut. Aurkitzen baduzue zain ezazue urez betetako pote batean sar ezazue nire dragoi txikitxua jaio dadin”

Orduan, aztarnak jarraitu ditugu eta pasabidean arrautz bat saki batean topatu dugu.

Dragoi amak esan duena egin dugu eta irrikan gaude ea zer gertatuko den jakiteko.

 

No Comments

Post a Reply