HH1 Urria

HH1 Urria

PSIKOMOTRIZITATEA

Psikomotrizitatea oso dibertigarria da gimnasiora joaten garelako. Izerdi patsetan bukatu ostean, erlajatu egiten gara gure gelan eta bukatzeko gaileta ordua!!!

virgen niña ikastetxea amurrio psicomotricidad
virgen niña ikastetxea amurrio psicomotricidad

DRAGOIAK JAIO DIRA!!

Azkenengoz, gure dragoiak jaio dira!!! Ez genuen imaginatzen ere zein politak eta handiak diren!

virgen niña ikastetxea amurrio

DRAGOI BAT GURE GELAN!

Ikaragarria gaur goizean eskolan aurkitu ditugun aztarnak! Dragoi ama etorri da arrautza bat galdu duelako eta hara non eta geure gelan aurkitu dugu arrautza!!! Ezin duzue imaginatu daukagun urduritasuna eta gogoa dragoi txikitxoa jaiotzeko…

Gainera, dragoi amak ere ipuin bat utzi digu, adi!!

INGELERA

Ez dakizue zein ondo pastasen dugun ingelerako klaseetan. Koloreak eta zenbakiak ikasten ari gara eta zelako eskulanak egiten ditugun!!!!!

BAT DRAGOIA JONEKIN (URRIAK 7-8)

Asteburu honetan, Jonek zaindu du geure klaseko maskota, Bat dragoia. Oso ondo pasatu dute elkarrekin eta eskulanak ere egin dituzte. Artista bat daukagu geure gelan, Jon artista!!!! Eskerrik askooo opariagatik!

BAT DRAGOIA VERAREKIN (IRAILAK 30- URRIAK 1)

Asteburuan Verak zaindu du geure maskota, Bat dragoia nahiz eta Pepito izena daukala esan. Izugarrizko bideoa egin digu aitatxoren eta amatxoren laguntzarekin. Eskerrik asko familia!!!! Bat dragoia oso pozik ibili da zuen artean.

BAT DRAGOIA SARAREKIN (Urriak 28-29)

 

Hara zelako sortea Sararena Bat dragoiaren urtebetetzea ospatu duela etxean!!! Izugarrizko festa antolatu dio eta Luar eta Landerrekin ere jolastu du. Eskerrik asko Sara Bat zaintzeagatik eta horrela jai polita antolatzeagatik!!!

BAT DRAGOIA LANDERREKIN (urriak 12-15)

 

Landerrek primeran pasatu du Bat dragoiarekin eta baita bere auto gorriarekin ere. Zelako gidari bikaina daukagun 3 urteko gelan Bat dragoia ziztu bizian eramaten duela!!!!! Eskerrik asko Lander Bat dragoiari asteburu bikaina emateagatik!

No Comments

Post a Reply