HH1 Azaroa

HH1 Azaroa

AHO BIZI, BELARRI PREST ( Azaroak 10)

Ostiral arratsaldean ibili gara aho bizi belarri prest topera prestatzen. Eskulana egin dugu eta abestia dantzatu baita abestu ere! Zein dibertigarria den euskaraz bizitzea eta aritzea!!!!!!!

ANTZERKIRA!!! (Azaroak 3)

 

 

Zelako egun polita pasatu dugun antzerkira joaten txokolat funtzioa ikusten! Amurriotik tipi-tapa antzokira heldu gara eta txolotatezko antzerkia ikusi dugu. Hau gutxi balitz, andereñorekin gelan  txokolatearekin margotu dugu eta horren truk sarrerak eman dizkigute. Zein dibertigarria izan den txokolatearekin margotzea!!!!!!!

Astelehenean Mikelek trufa batzuk ekarri zizkigun amatxu eta aitatxurekin etxean txokolatearekin sukaldatu zutelako! Mila esker Mikel hamaiketako goxo goxoa ekarri zenigulako.

BAT DRAGOIA ARRATEREKIN (Azaroak 25-26)

 

 

Aurreko asteburuan oso pozik ibili zen Bat dragoia Iratirekin eta asteburu honetan Arrateri tokatu zaio. Hau sortea Batek izan duena berriro ere etxe berberean ibili dela. Ez duzue imaginatzen ere zenbat gauza egin dituzten bi asteburutan zehar. Mila esker Arrate Bat hainbeste maitatzeagatik eta hain ondo zaintzeagatik!!!!

BAT DRAGOIA IRATIREKIN (Azaroak 18-19)

 

Asteburu honetan gure maskota txikitxoa Iratirekin ibili da aurrera eta atzera. Ez dakizue zein ondo pasatu duten eta zein pozik etorri diren astelehen goizean dena kontatzera. Eskerrik asko Irati eta etxekoak Bat dragoia hain ondo zaintzeagatik

BAT DRAGOIRA LUARREKIN (Azaroak 11-12)

 

Asteburu honetan Luarrek eraman du Bat dragoia etxera eta zelako asteburu polita pasatu duten elkarrekin!!!!! Javi, Luarren aita hurbildu zaigu gelara eta argazkien bidez azaldu digute zer egin duten egun hauetan gure maskotarekin. Hau gutxi balitz, izugarrizko etxe polita egin diote Bati, kabi bat!! Mila esker familia gure txikitxoa hain ondo zaintzeagatik eta opariagatik!!!!!

No Comments

Post a Reply