Inklusiboa

LAGUNTZA NEURRIAK

Ikastetxeak honako programa eta profesionalez baliatzen da ikasleen beharrei aurre egiteko.

 

  • PREE

Gizarte edo kultura‐egoera zailetan dauden edota eskolan moldatzeko zailtasun handiak dituzten DBHko lehen eta bigarren mailako ikasleekiko hezkuntza‐ekintza zehazten dituzten proiektu inklusiboak dira, arlo instrumentaletan laguntzeko (Gaztelania, Euskara eta Matematika).

  •  ACI

 Behar bereziak dituzten ikasleentzako hezkuntza neurria da, ikaslearen maila eta dagokion kurtsoaren arteko desberdinatsuna ikasturte bat baino gehiagokoa denean.

  • PIRE

Gela barruan gauzatzen den Hezkuntza indartzeko neurria  dugu hau, Eskola Inklusiboaren baitan, ikasle guztiek eskola arrakasta lor dezaten.

  •   HIZKUNTZA INDARTZEA

Euskal hezkuntza-sistemara iritsi berriak diren ikasleak sistema horretan sar daitezen erraztea helburu duen programa da, eskolan eta gizartean lehenbailehen eta ahalik eta baldintza onenetan integra daitezen lortzeko.

IKASTETXEKO PROFESIONALAK

PTs

Laguntza-gelen arduradunak dira, eskolako etapa guztietan hezkuntza neurriak aplikatzen dituztenak.

 LOGOPEDA

Hizkuntza eta mintzaira zailtasunak dituzten ikasleez arduratzen den profesionala da.

FISIOTERAPEUTA

Ikasleen mugikortasunari lotutako zailtasunez arduratzen den profesionala da.

PSIKOLOGA

Ikasleen psikologia ebaluazioaz arduratzen da, baita horri lotutako programak aplikatzeaz ere, irakasleei laguntzeaz gain. Bestetik, DBHko 4. Mailan orientazioa aurrera eramaten du eta Berritzeguneekin koordinatzen da.