Eleanitza

Ikastetxeak, bertan irakasten diren eta irakasteko erabiltzen diren hizkuntzetan (euskara, gaztelania, ingelesa), ikasleen hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia garatu eta hobetu nahi du indarrean dagoen curriculum-markoak zehatutakoarekin bat.

Euskarari dagokionez eta ikastetxearen ibilbidea kontuan harturik, heziketa euskalduna eman nahi diegu ikasleei, euskara modu egokian jakin eta euskal kultura sendotzeko, garatzeko eta transmititzeko prozesuan parte har dezaten.

Ikastetxeak proiektu honetan, arlo bat edo ikasgai bat, gutxienez, atzerriko hizkuntzan irakasteko asmoa ezarri nahi du, ikasleen gaitasun eleanitza garatzen laguntzeko.